XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nun dira, orduan, zazpi buru hauei dagozkien zazpi mihiñak?
Horra ba: zazpi mihiñok neuk ditut eta ongi bilduta eduki ere bakoitza oihal artean, hots, Ligi'ko Jaunaren alabak bere zorigaitz egunean soiñean zituen zazpi gonei kendutako zazpi oihal zatitxotan gordeta.
Eta hau esanaz, zorro batetik atera zituen zazpi zapitan bildutako zazpi mihiñak eta mahaikide guziei erakutsi.
Lagunabar guzia sor eta lor
Damatxoak ere aitortu zuen hura zela bere salbatzaillea eta iruzurtia gazteluko ziegan
Aldi luze gabe ezteiek egin zituzten eta bi gazteak zoriontsu eta osasuntsu bizi izan ziren urte luzeetan.
Sukaldean zeudenak oro, haur eta haurtzarotik igarotakoak ere bai, ernai eta adimin egon ziren ipuiñak iraun artean.
Sarritan entzun ohi zuten elezahar eder hau neguko gau luzetan supazter txokoan bildurik, baiñan hala ta guziz ere etziren sekula aspertzen aitonaren ahoz behin eta berriz entzuten, hain iaioki, apainki eta egoki kontatzen baitzekizkien ipuiñok.
Bazen bat, ordea, ipuin zoragarriok arbuiatzen
Aitona kontu-kontari ari zenean, bazuen beti lanaren aitzakia.
Kabaleak
Bere ingurukoei noiz-nahi esan ohi zien:.